Larraburuko Bazkidearen Eguna abenduaren 3an ospatuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 29a, 08:30
Larraburua elkarteko kideak, irteera batean.

80 urte bete dituen Encarnacion Iparragirre omenduko dute

Urtero bezala abenduaren 3an Bazkidearen Eguna ospatuko dute Etxalarko Larraburua elkartean. Aurten, 80 urte bete dituen Encarnacion Iparragirre izanen da omendua. Asteartean 12:00etan meza izanen dute urtean hildako bazkideen omenez eta ondotik bazkaria eginen dute Larraburuan.

Bertzetik, azaroaren 30ean, larunbatean hasiko da mimbrea eta taila lantzeko eskulan ikastaroa. Noek eskainiko du larunbatetan 16:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun