Hain agerikoak ez izan arren, emakume eta nesken salerosketa, genitalen mutilazioa, edota sexu- eta lan-esplotazioa gertatzen dira, egunero, gure hurbilean. Horiek ere indarkeria dira, emakumeen duintasuna, integritatea eta askatasuna mugatzen edo kaltetzen duen edozein ekintza bezalaxe. Gizonek eragindakoa da, baina gure inguruan, generoaz, sexualitateaz, askatasunaz eta berdintasunaz, oro har, apenas solastatzen gara gizonok. Are gutiago espazio publikoan. Familian, komunitatean, eskolan, lanean edota karrikan gertatzen da, eta hortaz, guri ere badagokigu hausnartzea eta gaiaz solas egitea. Eta jokabidea aldatzea. Nik libre nahi zaituztedalako.