Nabalak eta Verde Pratok kontzertua eskainiko dute abenduaren 1ean Berako Kataku ostatuan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 28a, 17:00

Bezperan kinto bestak ospatuko direla eta, Tirri&Tery izanen dute

Nabala eta Verde Prato musika taldeek kontzertua eskainiko dute abenduaren 1ean, igandean 19:00etan hasita Kataku herri ostatuan. Azaroaren 30ean, larunbatean, kinto bestak ospatuko dituzte Beran. Horregatik, 23:00etatik aitzinera Tirri&Teryk jarriko dute musika Katakun.

Nabala, Unai Azkune eta Jaime Nietok osatutako proiektua da. Musika akustiko eta lasaia jorratzen dute gitarra, baxu elektrikoa eta ahotsa nahastuz osatzen dituzten abestietan.

Beraiekin batera Verde Prato izanen da igandean Beran. Ana Arsuaga tolosarra dago proiektu honen gibelean. Teklatu eta ahotsaz sortutako abesti minimalistak eskeiniko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun