Fatima Gonzalez Burgueteren zuzendaritzapean, hiru abesti kantatuko dituzte, euskaraz (Ilunabarra), gazteleraz (Con sabor tropical) eta galegoz (Levame), Aipatzekoa da Berako Abesbatza Queimadaren Kofradiako Ohorezko kide dela 2005 urteaz geroztik. Igandek ekitaldiak 10:00etan hasiko dira, kofradeei Galizako Etxean eskainiko dieten harrarerakin eta hamaiketakoarekin; ondotik desfilean joanen dira San Ignacio elizara, 11:00etako meza aditzera; elizatik Herriko Etxera joanen dira berriz eta han kofrade berriak izendatuko dituzte eta gero etorriko da Berako Abesbatzaren emanaldia.
Berako Abesbatzak, Berako Musika Bandako eta helduen abesbatzako kideekin batera, EITBko maratoirako ‘Lau teilatu’ kantuaren grabazioa egin zuten Santa Zezilia egunez, karrikaz karrika abiatu baino lehen.