Eskualdeko kirol taldeak 2019-2020 denboraldia

Saskipean gogoz dabiltza Beran neska-mutikoak

Oraindik konpetitzen hasi gabe, saskibaloi eskolan ikasten ari dira 2009-2010 (gorriz) eta 2011-2012 urteetan (urdinez) jaiotako neska-mutikoak.

25 neska eta 11 mutiko ari dira Toki Ona Bortziriak taldearekin konpetitzen eta ttikiagoak entrenatzen eta prestatzen

 

Berako Toki Ona Bortziriak saskibaloi elkartearen izenean lau talde hasiak dira Nafarroako kantxetan lehian. Aurten ez da junior mailako talderik eta, beraz, hiru kadete mailan ari dira (bi neskena eta mutikoen bat) eta bertzea aurreinfantil mailako neskak dira. Berako elkartetik adierazi digutenez, «batzuk osatzeko nahiko lan izan badugu ere, horiek dira txapelketan sartuak diren taldeak. Horietaz gain, bertze bi talde baditugu gibeletik, lehen urratsak ematen, saskibaloiaren oinarriak ikasten eta hor bertze 20 neska-mutiko baino gehiago ari dira. Oraindik ez dugu erabakirik hartu datorren urtean konpetitzen hasiko diren edo. Gauza aunitz ditugu zehazteko eta solastatzeko».

Izan ere, «zonaldeko haurrei saskibaloian jokatzeko aukera ematea da gure helburu nagusia», diote. Ttikienen talde hauek irekiak direla ere azpimarratu nahi dute, eta «nahi duen edonork parte har dezake, kiroldegitik pasatuta».

Lehenik Toki Ona Bortziriak taldeko jokalari eta azken aldian entrenatzaile, urteetan lanean ari den Imanol Etxeberria lesakarrak azpimarratu digunez, «garrantzitsua da guretzako gurasoen laguntza. Beraiek gabe ezinezkoa litzateke etxeko partidak aitzinera eramatea. Entrenatzaile  eta arbitroekin ere justu samar gabiltzala ere goraipatzea gustatuko litzaiguke, ea lerro hauek irakurrita jendea animatzen den edota klubetik pasatutako jendea itzultzen den laguntzera.

 

TOKI ONA BORTZIRIAK KADETE NESKAK TOB K

  • Nahia ITURRIA GARCIA  /  Bera
  • Leire ARNAIZ PIZZIO  /  Bera
  • Irati ELIZONDO BENGOETXEA  /  Bera
  • Leire UGALDE GARCIA   /  Bera
  • Katixa SARALEGI ZUBIETA  /  Bera
  • Uxune OTXOTEKO TELLETXEA  /  Bera
  • Amaia LAGOS OIARTZABAL   /  Bera
  • Ainhoa ALZUGARAI GARRO  /  Bera
  • Izaro ETXEPARE ELRIO  /  Bera
  • Entrenatzaileak:
  • Jon IRAZOKI MARTIKORENA  /  Bera
  • Mikel ZUBIETA ERKIZIA  /  Bera

 

TOKI ONA BORTZIRIAK KADETE NESKAK TOB Z

  • Zaira RICO IGOA   /  Bera
  • Naroa OTAMENDI ABRIL   /  Bera
  • Iraia ZAPIAIN ARLEGI   /  Bera
  • Maddi NAVARIDAS CUESTA   /  Bera
  • Ane MOLINERO BARRETO   /  Bera
  • Nahia PIKABEA ELIA   /  Bera
  • Maddi ALZUGARAI GARRO   /  Bera
  • Kattalin TXOPERENA LAKAR   /  Lesaka
  • Entrenatzaileak:
  • Imanol ETXEBERRIA GARCIA   /  Lesaka
  • Egoitz BURLADA IPARRAGIRRE   /  Bera

 

TOKI ONA BORTZIRIAK KADETE MUTIKOAK

  • Joanes ARIZTIMUÑO MUTUBERRIA   /  Bera
  • David BERGMAN   /  Etxalar
  • Oihan PIKABEA ELIA   /  Bera
  • Joel PRENDES PIKABEA   /  Bera
  • Oier SAROBE ROMAN   /  Bera
  • Unai RUIZ GONZALEZ   /  Bera
  • Aimar SAROBE SIMON   /  Bera
  • Hegoi LLUCIA BEORLEGI   /  Bera
  • Aimar MARTINEZ SEOANE   /  Bera
  • Julen ITURRIA GARCIA   /  Bera
  • Aritz GARCIA GARRAUS  /  Bera
  • Entrenatzaileak:
  • Roger BERGMAN   /  Etxakar
  • Maite ELIA MITXELENA   /  Bera

 

TOKI ONA BORTZIRIAK AURREINFANTIL NESKAK

  • Intza ZUBIETA ITURRIA   /  Bera
  • Onintza GOIA MITXELENA   /  Bera
  • Saioa LAGOS OIARZABAL   /  Bera
  • Saioa GARTZIA GARRAUS    /  Bera
  • Ainitze ZUBIETA ARANGIBEL   /  Etxalar
  • Katixa ETXENIKE TOLEDO   /  Bera
  • Garazi HUIZI MATXIARENA   /  Bera
  • Axuri ZAPIAIN ARLEGI   /  Bera
  • Entrenatzaileak:
  • Esther MENTABERRI ZUGARRAMURDI
  • Txuma ANDRES DE LA FUENTE   /  Bera

 

Oraindik konpetitzen hasi gabe, saskibaloi eskolan ikasten ari dira 2009-2010 (gorriz) eta 2011-2012 urteetan (urdinez) jaiotako neska-mutikoak.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun