Jon Lekuberria zaldun lesakarrak garaipena eskuratu du Sevillan jokatutako munduko txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 27a, 08:30

Jaspe zaldia lagun zuela, lortu du Jon Lekuberriak urrezko domina. Azaroaren 19tik 24ra izan da Sevillako Zaldien Nazioarteko Azoka eta horren baitan zaldiketako mundu mailako hainbat txapelketa jokatu dituzte. Lanerako-zaldiketa kategorian puntuaziorik hoberena lortu du lesakarrak.

Jon Lekuberria, 42 urteko zaldun lesakarra Toledon bizi da azken hamabi urteetan, Talavera de la Reina hirian, zaldien-heziketa lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun