Kafetegia beteta, bertan izan zirenek TTIPI-TTAPAri erran diotenez, giro hagitz polita sortu zen.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izan dira Berako Kafe-Antzerki Zikloari bukaera emateko ardura izan dutenak. Atzo iluntzean, Berako Goxune kafetegian eskaini zuten Bakean dagoenari bakean utzi! ikuskizuna. Betaurreko moreak jantzita eta umoretik, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletu zituzten: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak…
Kafetegia beteta, bertan izan zirenek TTIPI-TTAPAri erran diotenez, giro hagitz polita sortu zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.