'Txanpon baten truke' ipuinak kontatuko dituzte astearte arratsaldean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 08:30
Amaia Elizagoien eta Irati Celestino.

3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako hitzordua liburutegian izanen da, 17:00etan. Amaia Elizagoien ariko da ipuin kontaketan eta Irati Celestinok lagunduko dio gitarrarekin.

Txanpon baten truke ipuin ederrak kontatuko dituzte Elizagoienek eta Celestinok, eta ordubeteko saioan alferkeria, berekoikeria, esfortzua, harremanak, mitologia, laguntasuna, onarpena eta ausardia bezalako gaiak landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun