Indurain ere izan da Enrique Irazoki txirrindulari ohiari Beran eskainitako omenaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 25a, 07:21

84 urte dituen Enrique Irazoki beratarrari omenaldia eskaini zioten azaroaren 23an Beran. Txirrindularitzan egindako lan handia eskertu nahi izan zioten, bai txirrindulari izan zen garaian, baita kirol zuzendari moduan edo CC Beratarra taldean egindako lana ere. Urtetan, La Miguel Indurain probaren bultzatzaile izan zen eta Miguel Indurain bera izan zen larunbatean Berako ekitaldian. Atarrabiako txirrindulari ohi handiarekin batera, Jon Bru eta Patxi Vila Berako txirrindulari ohiak, Irazokiren garaian txirrindulari zen Luis Otaño, Jaime Ugarte, Antxon Aiestaran eta Miguel Mari Lasa izan ziren ekitaldian. Enrique Irazokiri laguntzen emaztea eta alabak izan ziren. Txapela, oroigarria, lore-sortak eta Aurreskua ere eskaini zioten Irazokiri Berako Kultur Etxean, Lenkonea jatetxean egin zuten bazkari ederraren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun