Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala onartu du Berako udalak ahobatez

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 22a, 19:00
Azaroaren 25aren inguruko adierazpena ahobatez onartu du Berako Udalak.

Azaroaren 25eko Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, adierazpen instituzionala ahobatez onartu du Berako Udalak, asteazkenean egindako batzarrean.

Bertzeak bertze, gizon guztiei helarazten diete gonbita, «hitzetatik benetako konpromisoetara jauzi egin dezaten, keinuetatik aldaketa-mugimendetara, batzuen pribilegioetatik denontzako, gizon zein emakume, eskubide osoetara».

Gisa honetara, Berako Udalak bere gaitzespena adierazi dio «emakumeek edozein esparru eta testuingurutan pairatzen dituzte diskriminazioek eragindako indarkeria sexista mota orori». Era berean, administrazio publikoa den aldetik, «desparekotasunen aurka modu aktiboan lanean jarraitzeko» konpromisoa hartu du, «zaurgarritasun-egoeren eta emakume zein neskatoen aurkako indakeria-egoeren sorburu baitira, eta gure gonbita hala gobernuei eta erakunde publikoei nola nazioarteko entitateei eta gizarte zibilari, gogoeta egin eta konpromisoak har ditzaten»; Eraso edo hil dituzten emakumeei, indarkeria sexistari aurre egin behar dioten emakume eta neskatoei elkartasuna adieraztearekin batera, Berako Udalak gizon guztiak premiatzen ditu «konpromisoak eta jarrera aktiboak har ditzaten, emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurrean». Azkenik, herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte «jarrai dezaten emakumeen kontrako indarkeria gaitzesten eta hura deuseztatzeko konpromisoa adierazten, baita patriarkatuaren control mota guztiak eta emakumeei askatasuna eta autonomía erabiltzea erabozten dieten muga eta baldintza guztiak salatzen ere, eta, hartara, azaroaren 25ean antolatzen diren jarduera guztietan parte har dezaten».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun