Gurasoentzat ‘Prevenir en familia’ egitasmoa landuko dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 23a, 11:00

Sustantzien kontsumo prebentzioa indartzeko gurasoei zuzendutako solasaldiak izanen dira.

Sustantzien kontsumo prebentzioa indartzeko gurasoentzat bertze lan-ildo bat martxan jarriko du Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Hurrengo hilabeteetan sustantzien kontsumo prebentzioa indartzeko gurasoentzat bertze lan ildo bat martxan jarriko du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Kasu honetan ez dute “aditurik” ekarriko, ezta ere lagun arteko kezka eta ezinegonak elkartrukatzeko espazio soil bat sortuko ere. Hezitzailea gidari izanen den egitasmoa izanen da, elkarri erakutsi eta ikasteko espazio bat izanen da, aurrez prestaturiko material eta hausnarketetan oinarritua. Guzti honen helburua gurasotasunean beharrezko diren trebeziak sakondu, findu eta hausnartzea izanen da.

Egitasmo hau Plan Foral Drogodependencias-eko teknikarien formazio eta materialetatik egokitua izan da. Egitasmo hau ibiltaria izanen da, bortz herrietan saioak eskaintzeko asmoarekin abiatzen da, eta saioetako hizkutnzaren arabera eskainiko da; beti ere gutxieneko izen-emate bat bermatzen bada. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 634 22 36 59 edo 948 63 50 36 telefonoetara deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

 

Egutegia

Abenduaren 10ean, Beran, euskaraz, Aisia eta denbora librea.

Urtarrilaren 14an, Lesakan, euskaraz, Autonmia eta komunikazioa

Otsailaren 11n, Etxalarren, euskaraz, Prebentzioan aintzat hartu beharreko eragileak.

Martxoaren 10ean, Igantzin, euskaraz, heziketa estiloak: zer egin, nola jokatu lehen kontsumo zantzuen aitzinean.

Apirilaren 28an, Arantzan, euskaraz, helduen aisialdi ereduak kontsumoarekin duen lotura.

Saio guztiak 17:00etan izanen dira.

 

Saioak gazteleraz

Urtarrilaren 23an, Etxalarren ‘Ocio y tiempo libre’.

Otsailaren 22an, Beran, Autonomía y comunicación’

Martxoaren 26an, Arantzan, ‘Aspectos a tener en cuenta en la prevención’.

Apirilaren 23an, Igantzin, ‘Estilos educativos: qué hacer, cómo hacer ante la sospecha de los primeros consumos’

Maiatzaren 21ean, Lesakan, ‘El ocio de las personas adultas: la relación que tiene con el consumo’.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun