Neguleku irekia antolatu du Berako Labiaga ikastolak

Ttipi-Ttapa 2019ko azaroaren 23a

Negulekua ere eskainiko du aurten Labiaga ikastolak.

Izen-ematea azaroaren 29ra bitarte egin daiteke

Berako Labiaga ikastolak neguleku irekia antolatu du, 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendua. Abenduaren 23, 24, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an eskainiko dute, 09:30etik 13:30era Labiaga ikastolan. Informazioa eta izen-ematea ere bertan egin behar da, azaroaren 29ra bitarte. Dantza, musika, jolasak, eskulanak, sukaldaritza, apaingarroal… egiteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun