Zinema euskaraz izanen dute igande arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 22a, 12:00

Igande arratsaldeko seiretan eskainiko dute 'Enperadorea' filma Harriondoan.

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskolako Guraso Elkarteek antolatuta, bi filma eskainiko dituzte

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalarem laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskainiko dute igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Igande honetan, azaroak 24, eginen dute ikasturte honetako lehen emanaldia. 16:30ean Pikatxu detektibea eskainiko dute eta 18:00etan Enperadorea, 16 urtetik goitikoentzat. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun