Etxalarko Usategietako VIII. gastronomia lehiaketan Arantzako Burladak lortu du urrezko paleta

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 21a, 09:30

Usategietako zortzigarren gastronomia lehiaketako saridunak eta omenduak.

Lesakako Kasinoko Josefina Sagardia eta Hostal Aguirreko Conchita Fernandez ere omendu zituzten azaroaren 15ean

Azaroaren 15ean ospatu zen Etxalarko Usategietako VIII. gastronomia lehiaketa. Zazpi jatetxe hauek hartu zuten parte: Orikaingo Hostal Aguirre, Elizondoko Santxotena, Arantzako Burlada, Etxalarko Herriko Ostatua, Etxalarko Benta, Lizaieta-Sarako Hordago eta Sarako Le Trinquet. Antolatzaileek aunitz eskertzen dute bertan izan zen parte hartzea eta plater guziak bikainak izan baziren ere Burlada ostatuak irabazi zuen urrezko paleta eta Hostal Aguirrek zilarrezkoa.

Berrikuntza saria berriz Hordago ostatuarentzat izan zen. Orikaingo Hostal Aguirreko Conchita Fernandez eta Lesakako Kasinoko Josefina Sagardiari omenaldi paleta bat ere eman zitzaien, Nafarroako gastronomian egindako ibilbideagatik.

Lehiaketaren ondotik, usazaleen zozketa ere egin zen eta hauek dira zenbaki irabazleak: lehenengo saria 4.046, bigarren saria 3.652 eta hirugarren saria 3.613. Irabazleek 690 26 77 56 telefonora deitu behar dute saria eskuratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun