Santa Zezilia eguna bi egunez ospatuko dute Lesakako musikariek

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 21a, 08:30
Rockalean taldeak paratuko du animazioa larunbateko bazkalondoan Lesakan.

Ortziralean pintxo-potean parte hartuko dute eta larunbatean karrikaz karrika ibili ondotik, bazkaria izanen dute

Lesakako musikariek gogotik ospatuko dute Santa Zezilia eguna, beraien zaindarien eguna. Hasteko, azaroaren 22an, ortziralean 19:15ean hasita, trikitilari, soinulari, abesbatza, txistulari eta Lesakako Musika Bandarekin pintxo-pote eginen dute, Haizegoan hasi eta Zantzonea (Batzoki), Telebote, Koxkila, Arrano eta Kasino-Maulan barna.

Azaroaren 23an, larunbatean 12:30ean hasita, talde bakoitza bere ibilbidean karrikaz karrika ibiliko da eta ondotik, musikarien bazkaria izanen dute Irubiden. Bazkarian eta bazkalondoan Rockalean taldearen animazioa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun