Enrique Irazoki txirrindulari ohia omenduko dute azaroaren 23an Beran

Txirrindularia izan zen Enrique Irazoki eta hainbat urtez, CC Beratarra txirrindulari taldeko presidente.

Enrique Irazoki txirrindulari ohia omenduko dute azaroaren 23an Beran, Udalak antolatua. Larunbatean 12:00etan eginen dute ekitakdia Kultur Etxean eta ondotik, 14:00etan bazkaria Lenkonea jatetxean. Bazkarirako txartelak Helmuga bizikleta-dendan daude salgai. Argibideak homenajeenriqueirazoqui@hotmail.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun