Old School Funky Family taldeak kontzertua eskainiko du ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 17:00
Old School Funky Family taldeak afro-funk doinuak eskainiko ditu ortziralean Kataku ostatuan.

Baionako afro-funk taldearen zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute azaroaren 22an, 23:00etatik aurrera Berako Kataku tabernara joaten direnek.

Old School Funky Family taldea duela hamar urte sortu zen. Horren kari, «eszena handietarako egokia den funk txarangaren» formula gainditzen duen disko berri bat kaleratu dute 2019an. Saxofoi bikote bikoitza, sousafoia, akordeoia eta bateria batekin nahikoa dute, kalean zein oholtza gainean, groove eta soinu bikaina sakatzeko. Ehun kontzertutik gora eskaini ditu taldeak. Eskarmentu handiko taldea etorriko da beraz ortzilarean, bere azken lana aurkeztera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun