Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako bigarren jardunaldian ere nagusi Beti Gazteko emakumeak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 19:00
Euskal Herriko pisu arineko txapela janzteko bi urrats garrantzitsu eman ditu Beti Gazteko emakumeen laukoak. Larunbatean Ibarran eman beharko du hirugarrena.

Gizonezkoek lortu dute azaroaren 23an jokatuko den finalerako txartela

 

Euskal Herriko goma gaineko 4x4 sokatira txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Laukizen. Artziniegan jokatutako lehen jardunaldian bezala, 240 kiloko kategorian tiraldi guztiak irabazi zituzten Beti Gazteko emakumeek eta bideratu xamarra utzi dute txapela lortzeko bidea. Azariaren 23an Ibarran (Gipuzkoa) jokatuko den hirugarren jardunaldian bigarren izatearekin aski dute txapela janzteko.

Izan ere, emakumeen txapelketan hiru jardunalditako puntuazioa batzen da eta hortaz, lesakarrak 10 punturekin daude; Ibarra 8 punturekin, Antsoain eta Gaztedi bosnarekin eta Bizindar 2 punturekin.

Gizonezkoen 320 kiloko kategorian, berriz, zortzi talde ari dira lehian eta sei onenek lortu dute finalerako txartela. Tartean dago Beti Gazte, Artziniega nahiz Laukizen bigarren izan ondotik (14 puntu). Ibarra Ak 12 puntu ditu, Gaztedik 10 puntu eta Ibarra B, Ñapurrak eta Txantreak bederatzina. Ibarrakofinaletik kanpo gelditu dira Berriozar eta Bizindar. Finalean hutsetik hasiko dira sei taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun