Asteazkenean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean
Lesakako Musika Eskolak kontzertua eskainiko du azaroaren 20an, asteazkenean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Joan den ikasturtean Musika Eskolako oinarrizko ikasketak burutu zituzten ikasleei diplomak ere emanen dizkiete. Feria bezperako Merkatu Eguna musikaz ongi hornitua egonen da, ordu berean hasita trikitixa taldea ibiliko baita karrikaz karrika.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.