Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 270 euro hartu ditu adinekoen autonomia sustatzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 16a, 12:00

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak 103.489,10 euroko dirulaguntza eman die Nafarroako 21 toki-erankunderi, adinekoen artean jarduera fisikoaren, gaitasun funtzionalen, kognitiboaren eta emozional-afektiboaren arloetan autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak gara ditzaten. Dirulaguntza jaso dutenen artean bakarra da eskualdekoa, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta 270 euro hartu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun