Astelehenean 18:00etan Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako areto-nagusian
Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatuta, Santa Zezilia musikarien eguneko kontzertua eskainiko dute azaroaren 18an, astelehenean 18:00etan Berako Musika Eskolako areto-nagusian. Ikasleek irakasleen laguntzarekin eskainiko duten emanaldiaren ondotik, joan den ikasturtean solfeoko bigarren maila bukatu zuten ikasleei diplomak emanen dizkiete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.