‘Zauriak’ dokumentala eskainiko dute azaroaren 17an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 14a, 14:00

Bederatzi emakumeren* errealitateak barne hartzen ditu 'Zauria(k)' dokumentalak.

Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatutako Udazkeneko Agendaren barnean, igandean 18:00etan Katakun

Goldatz, Berako Emakume Talde Feminstak udazkeneko agenda zabala prestatu du. Azaro hasieran ‘Salda badago’ Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan parte hartu zuen Durangon eta hilaren 9an batzar irekia egin zuten. Orain, azaroaren 17an, igandean 18:00etan, Zauriak dokumentala eskainiko dute Kataku herri-ostatuan eta ondotik solasaldia izanen dute.

Aitzinera begira, azaroaren 25ean, Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean eginen diren mobiliazioak antolatzen ari da eta bertan parte hartuko du. Abenduaren 15ean, igandean 17:00etan, Kontrako eztarritik mahai-ingurua izanen dute Beralandetan, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun