IrriSarri Land abentura parkean eginen da III. IrriSarri Bike Enduro Txapelketa larunbatean eta igandean. Pirinioko inguruan mendiko bizikleta mota honetako proba garrantzitsuenetakoak biltzen dituen Bucardo Enduro Bike irekiko azken proba puntuagarria izanen da. Hortaz, IrriSarri Land-eko Bike Parkean eginen den txapelketako emaitzek balio bikoitza izanen dute.
Txapelketa IrriSarri Land-eko Bike Parkeko eta Dirt Parkeko zirkuituetan barrena diseinatutako ibilbidean eginen da. Batetik, erloju kontrako lau zati izanen dira eta horietan 30 segundoko tartea izanen da parte-hartzaile bakoitzaren artean. Bertzetik, lau bitarteko zati bete beharko dira eta horretarako gehienezko denbora zehatza izanen du parte-hartzaile bakoitzak. Probako ibilbideak 20-30 km izanen ditu guztira eta aurreikusita dago parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 4 ordu eta erdi beharko dituela hori betetzeko.
IrriSarri Landek antolatutako bi egunetako txapelketa hau azaroaren 16an, larunbatean, goizeko 10:00etan hasiko da, dortsalen banaketarekin. Ordu horretan hasi eta 14:00 arte ibilbidean entrenatzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek eta 15:30ean abiatuko da Sailkapen Txanda.
Igandean, hilaren 17an, txapelketaren finala 08:30ean hasiko da, lehenbiziko lasterkaria abiatzearekin batera. Arratsaldean, 15:00etan, Four-cross mendiko bizikleta motako proba izanen da, 8 eta 14 urte bitarteko parte-hartzaileentzat. III. IrriSarri Bike Enduro Txapelketa sari banaketarekin itxiko da, 16:30ean.
Igandeko finalerako, ikusleentzat sarrera doakoa izanen da.
Kategoria guztietara irekitako proba
III. IrriSarri Bike Enduro Txapelketa federatuta dauden edo federatu gabeko parte-hartzaileei irekita dago eta honako kategoriatan banatuko dira: Kadeteak (15-16 urte), Junior (17-18 urte), Sub-23 (19-22 urte), Emakumezkoak (17 urtetik gorakoak), Master 30, Master 40, Master 50, Elite, E-Bike (bizikleta elektrikoak) eta Scratch (kategoria guztien arteko sailkapen orokorra).
Izen-ematea
Izen-ematea online egin behar da, Tic Tac Crono-ren webgunean.
Izen-ematearen zenbatekoa 45 eurokoa da federatutako parte-hartzaileentzat eta 51 eurokoa federatu gabekoentzat.