Beti Gazte eta Ibarra nagusitu dira Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 19:00

Beti Gazteko neskek indartsu hasi dute Euskal Herriko launakako txapelketa.

Emakumezkon 240 kilokoan nagusitu ziren lesakarraj eta gizonezkoen 320 kilokoan bigarren izan ziren Ibarra Aren gibeletik

Larunbatean Lesakan Nafarroako zortzinakako sokatira txapelketa bukatu ondotik, Artziniegan hasi zen atzo goma gaineko 4x4ko sokatira txapelketako lehen jardunaldia. 240 kiloko emakumeen kategorian irabazlea Lesakako Beti Gazte izan zen, bost puntu bilduta. Bigarren Ibarra izan zen lau punturekin, ondoren Gaztedi Laukizkoa hiru punturekin, azken bigarren Antsoain bi punturekin eta azkena puntu bakarrarekin Bizindar.

Gizonezkoen 320 kilotan irabazlea Ibarra A izan zen zortzi puntu eskuratuta. Bigarren Beti Gazte izan zen zazpi punturekin eta jarraian sailkatu zirenak Txantrea sei punturekin, Berriozar bostekin, Ñapurrak taldea laurekin, Ibarra B hirurekin, Gaztedik birekin eta azken postuan Bizindar bakarrarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun