Istripua kamioi baten eta auto baten artean Berako tunelaren ondoan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 10a, 00:07
Arrisku handiko puntua da Berako tunelaren ondoko irteera

Talkaren ondorioz pertsona bat zauritua suertatu da eta Bidasoko Ospitalera eraman dute

Istripua larunbat eguerdian gertatu da Berako tunelaren Lesaka aldeko irteeran. Tunelatik ateratzen zen kamioi batek momentu hartan errepidea gurutzatzen zuen autoa jo du eta, kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritua eraman dute Bidasoko Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun