Baionako hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 8a, 10:30

Joan den larunbatean hilda aurkitu zuten 53 urteko emakume bat Baionan, etxean, bikotekideak larrialdietara deitu eta gero; Poliziak atxilotu egin zuen bikotekidea, hark hil zuelakoan emakumea. Aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik. Goldatz Berako emakume talde feministak hilketa matxista hori salatu nahi izan zuen eta atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten Beran.

Baionakoa aurten Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hil den laugarren emakumezkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun