Lesakako baserri batean 120 marihuana landare atzeman dituzte foruzainek

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 6a, 18:46

Polizia-operazioaren ondorioz eta osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta, bi pertsona atxilotu dituzte Lesakan. Foruzaingoak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, azken aldiotan hainbat bortziritarren aldetik kexak jasoak zituzten droga salmentaren berri emanez.

Foruzaingoak dioenez, hainbat bortziritarren aldetik jasotako kexak jarri zuen abian polizia-operazioa. Denbora batez zelatatzen ibili ondotik, azkenean, Lesakako baserri batean 120 marihuana landare, landare horiek lehortu eta pikatzeko tresnak eta 5.000 euro dirutan atzeman zituzten.

Atxilotutako bi pertsonak Iruñera eraman zituzten eta atestatua guardiako epaitegiaren esku gelditu da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun