Bederatzi orduko ikuskizuna eskaini dute emakume pilotariek Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 11:15

Irantzu Etxebeste beratarrak eta Naroa Elizalde zubietarrak garaipenak lortu dituzte azaroaren 2an Eztegaran

Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako hirugarren kanporaketak emakumezkoen pilota onenaren bederatzi ordu eskaini ditu azaroaren 2an Berako Eztegara pilotalekuan. Egun euritsu batean, pilotazaleek frontoiaren berotasunean aurkitu dute planik onena, eta, bide batez, txapelketa entzutetsuaren hurrengo kanporaketan plaza bat lortzeko kantxan dena utzi duten pilotarien jardunarekin gozatu ederra hartu dute. Guztira 15 partida jokatu dira, sei goizean eta zortzi arratsaldean, bertan bildutakoen pilota gosea asebete duen jardunaldi bikoitzean.

16 urtez azpiko emaitzak pilota goxua

Iraia Zoroa (Lizartza), 18 – Eunate Barrueta (Galdakao), 6

Eider Zubizarreta (Zarautz), 6 – Ainhoa Romero (Lemoa), 18

Eider Salbide (Huarte), 4 – Nagore Galeano (Antzuola), 18

Leire Galeano (Antzuola), 0 – Janire Arrizabalaga (Gernika), 18

Arantxa Arratibel (Ataun), 18 – Malen Lamadrid (Dima), 11

Aisha Etxeberria (Amezketa), 18– Olatz Beitia (Lekeitio), 5

Irene Urzelai (Oñati) – Enara Anitua (Munitibar) (Bertan behera Urzelairen lesioagatik).  Enara Anituak egin du aitzinera.

Aizane Ibarrola (Huarte) – Uxue Perez (Lezama) (Agurainen jokatuko da)

 

Maila handia izan da 16 urtez azpikoen mailako pilotari gazteek erakutsi dutena. Kategoria hau pilotariek eurek eta klubek Emakume Master Cup txapelketan parte hartu ahal izateko egindako eskari handiaren ondorioz sortu zen eta pilotari gazteek lehiaketan leku bat badutela aldarrikatu dute.

Berako jardunaldiko irabazleak azaroaren 10ean Zaratamon jokatuko den hurrengo kanporaketan ikusiko ditugu berriro.

 

Pilota mistoa

Mirian Arraiza (Donostia), 8 – Laia Salsamendi (Huarte), 18

Promozio Maila kategoria

Amaia Jaka (Labar), 18 – Uxue Azkonobieta (Ataun), 4

Nagore Bilbao (Laukiz), 11 – Andrea Aldaregia (Latasa), 18

Ane Urkizu (Berastegi), 18 – Naiara Aldasoro (Ataun), 6

Maite Tolosa (Amezketa), 17 – Gentzane Aldai (Orozko), 18

Nagore Aramendi (Azpeitia), 13 - Irantzu Etxebeste (Bera), 18

Ane Arteaga (Lasarte) – Amaia Zarrabeitia (Kortezubi) 5-2 (Amaia Zarrabeitiaren lesioa)

Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio), 18 – Izaro Zinkunegi (Errezil), 10

Naroa Elizalde (Zubieta), 18 – Irati Ugalde (Galdakao), 6

 

Arratsaldeko jardunaldia ikusgarria izan da, eta Berako Eztegarako harmailak ia bete dituzten ikusleen gozamenerako partida ederrak izan dira. Zerrenda buruak jokoan sartu dira eta antzeman da kantxan.

Menu zabalaren artean, Maite Tolosa eta Gentzane Aldai pilotarien arteko partida gogorra nabarmendu da; markagailuan berdinketa ugari izan dira partidan zehar, eta amaiera estua izan da, 17-17 markagailuan, eta Orozkokoaren garaipenarekin amaitu da, tanto bakarreko aldearekin.

Irantzu Etxebeste pilotariak bere herritarren babesa izan du eta Nagore Aramendiri, promozio maila honetan zerrenda buru gisa sartu den pilotariari, gailentzea lortu du, 18-13, kalitate handiko tantoak ikusi ahal izan diren partida polit batean. Publikoak, pankarta eta guzti, bere pilotaria bultzatu du eta bertako pilotariaren garaipenarekin gozatu ahal izan du. Pilotari honek argi utzi du promozio maila txiki geratzen ari zaiola eta goragoko mailetan aritzeko gaitasuna baduela.

Hurrengo jardunaldia larunbatean jokatuko da, hilaren 9an, Agurainen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun