Lur gaineko Nafarroako rally txapelketa irabazi du aurten ere Iñaki Ubiria lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 31a, 18:00
Iñaki Ubiriak txapelketako bortz rallyetatik lau irabazi ditu.

Banesa San Juan, berriz, laugarren izan da

Nafarroako lur gaineko rally txapelketa Borjan egindako rallyarekin bukatu zen. Ordurako, Iñaki Ubiria lesakarrak bazekien txapeldun izanen zela, baina halere, txapelketako azken lasterketa ere irabazi zuen.

Izan ere, Iñaki Ubiriak bortz rallyetatik lau irabazi ditu eta 171 puntu pilatu ditu. Zehazki, Allon, Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituan, Torresen eta Borjan irabazi du. Corellan zazpigarren izan zen. Joan den urtean ere Nafarroako txapeldun izan zen Ubiria, baina orduan, sei proba puntuagarrietatik bakarra irabazi zuen, baina erregularra izan zen bertze guztietan.

Banesa San Juan beratarra, berriz, laugarren izan da pilotoen sailkapenean, Ubiriaren, Gabriel Jimenezen eta Jose Manuel Gonzalezen gibeletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun