Hilabeteko epean bigarren aldiz epaitegira deitu dute gidabaimen indargabetuarekin gidatzeagatik eta narkotestan positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 31a, 09:25

Maiz Bidasoaldeko herrietan banatzaile lanetan ibiltzen den gidari gipuzkoarraren ibilgailua kontrolpean zuten Foruzainek eta, istripu arriskuak ekiditeko, geldiarazi zuten asteartean Etxalar parean

Foruzaingoak jakitera eman duenez, hilabeteko epean bigarren aldiz epaitegira deitu dute 50 urteko gidari gipuzkoarra gidabaimena indargabetuta zuela gidatzeagatik eta Narkotestan positibo emateagatik. Oraingo honetan N-121-A errepidean gelditu dute gidaria, Etxalar parean, eta narkotestaren proba egin diotenean positiboa eman du anfetamina, metanfetamina eta marihuana substantzietan. Miaketa egin diotenean, speed-a ere atzeman diote. Arau-urratze larria denez, oraingoan 1.000 euroko isuna jarriko eta gidabaimenetik 6 puntu kenduko dizkiote.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun