Emakume Taldearen aurkezpena eta emakumeentzako tailerra asteazkenean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 06:11
Azaroaren 25erako ekitaldiak antolatzen ari dira.

Heldu den asteazkenean, hilaren 6an, Lesakako Emakume Taldearen aurkezpena eta emakumeentzako tailerra eginen dituzte. Arranon zehaztu dute hitzordua, 19:00etan. Izena eman nahi dutenek lesakakoemakumetaldea@gmail.com helbidera idatzi edo Arranon bertan jakinarazi beharko dute. Guttienez 12 emakume eta gehienez 20 beharko dira parte hartzeko.

Azaroaren 25erako, berriz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako, herrian eta eskualdean ekitaldiak antolatzen ari dira. Egitarau osoa laster jarriko dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun