Hirugarren urtez kontzertua eskainiko du Carlos Nuñezen taldeak Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 3a, 10:00
Itsaso Elizagoien etxalartarra Hego Ameriketako biran parte hartu du Carlos Nuñez musikari ezagunarekin. Abenduan Etxalarren joko dute.

Argentina eta Txileko kontzertuetatik Etxalarko oholtza goxora dator abenduaren 15ean

 

Hilabetez egon da Itsaso Elizagoien etxalartarra Argentina eta Txilen kontzertuak eskaintzen Carlos Nuñez eta bere taldearekin. Inoiz pentsatuko ez lukeen esperientzia bizituta itzuli zen herrira urriaren 14an, Hego Amerikan bederatzi kontzertu eskainita. Orain berriz, Eguberrietako bira prestatzen hasiak dira eta tartean izanen da abenduaren 15ean Etxalarko Elizan eskainiko duten kontzertua. Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude Etxalarko Elutsan eta Herriko Ostatuan (19 euro) eta internetez entradas.ataquilla.com web orrian. Argazkia: Ruben Sanchez

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun