Urriaren 25ean Elkartearen Eguna ospatu zuen Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Ohi bezala, aurten 85 urte betetzen eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten bazkideak omendu zituzten. Eguerdiko meza ondotik, aurreskua dantzatu zien plazan omenduei. Joseba Etxepare txistulariaren doinupean, Lexuri Arotzenak, urrezko ezteiak ospatzen zituzten bi bikoteren bilobak dantzatu zuen Aurreskua. Ladis Satrustegi alkatea ere ekitaldian izan zen. Ondotik bazkaria izan zuten frontoian. Bazkalondoan elkartean antolatutako txapelketa eta lehiaketen sari-banaketa egin zuten eta dantzaldia izan zuten.
Hain zuzen, ibilaldi arautuan Joxepa Arakues eta Eloy Boyano suertatu ziren txapeldun eta Josefina Andueza eta Begoña Lekona txaopeldunorde; firla txapelketan Arantxa Errandonea suertatu zen txapeldun, toka txapelketan Jose Garcia eta igel-joko txapelketan, Noemi Vaquero.
OMENDUAK
URREZKO EZTEIAK
- Evaristo Otxoteko Almandoz eta Mari Jose Portu Etxabide
- Juan Irazoki Larralde eta Maria Angeles Zozaia Abanz
- Juan Fernandez Lujanbio eta Mari Paz Maritxalar
- Manolo Arozena Mitxelena eta Dolores Albizu Salaberria
- Pakito Portu Iantzi eta Mari Jose Telletxea Altzuri
85 URTEKOAK
- Carlos Pellejero Belio
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!