Berako eskola publikoko ikasleek musika sorkuntza lantegi batean parte hartuko dute aurtengo ikasturtean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 26a, 12:00
Soinua Iratzarri proiektuaren logotipoa.

Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako ‘Soinua Iratzarri’ proiektuan parte hartuko dute

Aurtengoa ez da nolanahiko ikasturtea izanen Berako Ricardo Baroja Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat. Izan ere, Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako Soinua Iratzarri proiektuan parte hartuko dute.

Egitasmo hau, sorkuntza musikala eta euskal musikagileen ezagutza bateratzen dituen musika lantegi bat da. Beraz, ikasleek, musika garaikidea oinarritzat hartuz, ikasturte osoan zehar konposizio baten sorkuntza prozesuan parte hartuko dute Iñigo Giner musikagile profesionalaren eskutik eta Maite Bilbao zuzendari pedagogikoaren laguntzarekin.

Proiektua, bi urtetik behin, Euskal Herriko hiru ikastetxetako ikasleekin aurrera eramaten da. Eta eskola gutxi batzuk bertan parte hartzeko aukera izaten dute. Beraz, zorionekoak beratarrak. Ea ba proiektuaren edizio honetan obra interesgarriak sortzen dituzten. Gozatu musikaz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun