Gaita eta atabala tailerrak antolatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 20:00
Gaita eta atabala ikasteko aukera eskainiko dute azarotik aitzinera Beran.

Urriaren 30a arte eman daiteke izena eta azarotik ekainera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte azarotik ekainera larunbatero 12:30etik 13:30era Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urriaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da.

Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun