Larre erreketak egiteko baimenak eska daitezke Lesakako udaletxean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 19:00

Larreak erretzeko baimena eskatzea nahitaezkoa da.

Otsailaren 1era arte aurkezten ahal dira eskaerak eta debekatua dago baimenik gabeko erreketak egitea

2020an larre erreketak egin ahal izateko, dagokion baimena eskatu beharko da Lesakako Herriko Etxean, alkateak sinatutako bando baten bidez jakinarazi dutenez. Eskaerak  egiteko epea urriaren 15etik otsailaren 1era arte zabalik dago eta erreketak apirilaren 30a arte egin daitezke. Baimenik gabeko erreketak egitea guztiz debekatua dagoela ere jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun