85 urte betetzen eta Diamantezko eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten bazkideak omenduko dituzte ortziralean
Urriaren 25ean Elkartearen Eguna ospatuko du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Ohi bezala, aurten 85 urte betetzen eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten bazkideak omenduko dituzte. Ortziralean 12:30ean meza izanen dute, 13:30ean aurreskua plazan eta bazkaria frontoian. Bazkalondoan elkartean antolatutako txapelketa eta lehiaketen sari-banaketa eta dantzaldia izanen dute.
OMENDUAK
URREZKO EZTEIAK
Juan Jose Zarauz Zabala eta Gloria Maritorena Danboriena
Evaristo Otxoteko Almandoz eta Mari Jose Portu Etxabide
Juan Irazoki Larralde eta Maria Angeles Zozaia Abanz
Juan Fernandez Lujanbio eta Mari Paz Maritxalar Altzugarai
Manolo Arozena Mitxelena eta Dolores Albizu Salaberria
Pakito Portu Iantzi eta Mari Jose Telletxea Altzuri
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.