Isidoro Fagoagaren materialarekin Iruritan topatutako kutxaren berri eman zuen solasaldian eta barrenean zegoen materialaren (trajeak, kapak, kaskoak, baita makilaje-kutxak ere) zaharberritzea nola egin duten eta nola egiten ari diren azaldu zuen. Beralandetako solasaldian izan ziren, bertzeak bertze, German Ereña, El tenor olvidado liburuaren egilea, Estitxu Pinatxo Berako udaleko kultur zinegotzia eta Isidoro Fagoagaren Lagunak elkarteko hainbat kide.