Lizuniagako igoeraren 39. edizioa eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 23a, 20:00

15:30ean haurrek herrian barna lasterka ibiltzeko aukera izanen dute eta 17:00etan 14 urtetik goitikoentzako lasterketa hasiko da Eztegara pilotalekuaren paretik. 4,9 kilometroko ibilbidea izanen dute aitzinetik.

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, aurten 39. aldiz Lizuniagako igoera eginen dute larunbat honetan, urriak 26. Haur, gazte eta helduek izanen dute lasterka ibiltzeko aukera. 15:30ean haurrek herrian barna laster egiteko ibilbidea izanen dute eta 17:00etan 14 urtetik goitiko gazte eta helduen txanda izanen da. 17:00etan Eztegara pilotalekuaren paretik hasiko da 4,9 kilometroko lasterketa.

Ibilbidea osatzerakoan orain arteko markak hobetzen dituztenek 150 euroko saria jasoko dute. Gizonezkoetan Abdelfata Louajarik 2008an egindakoa da denborarik onena, 4,9 kilometroak 16 minutu eta segundo batean osatu zituen. Emakumezkoen marka, berriz, Maika Ariztegi iturendarrak ezarri zuen, 1995ean. 20 minutu eta 18 segundotan egin zuen ibilbidea.

Izen-ematea

Aitzinetik (pb-organisation.com, guretxokoaelkartea@gmail.com edo Whatsappez 626 30 94 38) edo egun berean ematen ahalko da izena. Aitzinetik izena ematen dutenek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta egun berean apuntatzen direnek, berriz, hamar euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun