Epaimahaikideak Juan Carlos Olaetxea Berako margolaria, Pedro Lozano Iruñeko margolaria eta gaur egun Nafarroako hiriburuan bizi den Nicolas Alba Rico eskultore-margolaria izan ziren.
1.000 euroko lehenbiziko saria Bergarako (Gipuzkoa) Juanjo Altunak eskuratu zuen Estitxu Pinatxo udal zinegotziaren eskutik. Bidasoa karrikako irudia margotu zuen irabazleak, San Esteban eliza ere ageri dela. 700 euroko bigarren saria Plentziako (Bizkaia) Letizia Gasparrek jaso zuen Jaione Dozagarat, Gure Txokoa elkarteko presidentearen eskutik. Hionek, Porttu etxearen gibeleko aldea margotu zuen. Lupe Mendigutxia, Gure Txokoako kultura ataleko bokala ere izan zen sari-banaketan. Bi herritar interesatu ziren sarituak izan ez ziren bi artelanetan eta egileekin solastuta, biak erosi zituzten. Ez da lehenbiziko aldia horrelako zerbait gertatzen dena.
Iamotenean egindako bazkarian margolariak eta beraien bikoteak izan ziren, epaimahaide eta antolatzailekin batera, giro bikainean.