Iruñeko Mirua Abesbatzak kontzertu bikaina eskaini zuen larunbat arratsaldean Berako Kultur Etxean, Ana Tejedorren zuzendaritzapean. Berako Abesbatzak antolatu zuen emanaldia eta behin bukatuta, Fatima Gonzalez, Berako koralaren zuzendariak, Isidoro Fagoagari buruzko liburua oparitu zien Mirua abesbatzakoei. Aipatu behar da Iruñeko abeslarien artean zegoela Mikel Taberna, Alkaiagako idazle eta bertsozale ezaguna. Bistan da, abeslaria ere.