Sareak hedatzeko aukera izan dute Usategietako Igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 18:00

Euriaren beldur, normalean baino jende guttiago ibili da

Euria iragarria zegoen, baina goiz erdian eguzkia ikusteko aukera izan zen eta, hori baliatuz, sareak hedatu zituzten Etxalarko Garmendin Usategietako Igandean. Halere, normalean baino jende guttiago ibili zen. Argazkiak: Alicia del Castillo

 

Usazaleek erraten zutenez, «normalean goizeko zazpiak eta erdietarako hedatzen ditugu sareak, baina euria gogotik ari zuenez, gosaltzera joan eta gero, eguzkia atera denean, hedatu ditugu». Gerardo Danboriena, Jesus Mari Sanzberro, Joxe Mari Pikabea, Javier Galarregi, Patxi Elizalde, Cristian Warnet, Jon Sanzberro, Unai Indabere, Ángela Irisarri, Oier Iturria eta Francisco Iparragirre izan ziren igandean sareak hedatzen aritu zirenetako batzuk.

Jende gutiago ibili zen, baina joan zirenek suertea izan zuten. Eguerdi aldera turuta-soinuak aditu ziren, gero isiltasuna eta azkenik, uso bakan batzuk ehizatu zituzten sareetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun