Beti Gazteko sokatira taldeek indartsu ekin diote Nafarroako txapelketari

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 15:00
Beti Gazteko emakumezkoen eta gizonezkoen zortzikoteak, Arbizun tiran.

Emakumezkoen nahiz gizonezkoen taldeek tiraldi guztiak irabazi zituzten Arbizun

Nafarroako zortzinakako sokatira txapelketa abiatu da larunbat honetan Arbizun. Gizonezkoek 600 kiloko kategorian eta emakumeek 520 kiloko kategorian lehen jardunaldia jokatu zuten eta bietan Beti Gazteko tiralariak izan ziren jaun eta jabe, tiraldi guztiak irabazita.

Gizasemeen artean, lesakarrek 4 puntu eskuratu zituzten, Txantreak 3, Berriozarrek 2 eta Antsoainek bat. Emakumezkoetan, Beti Gaztek 3 puntu eskuratu zituen, Txantreak 2 eta Antsoainen 1.

Urriaren 26an bi kategoria hauetako bigarren jardunaldia jokatu eta txapelak banatuko dituzte Elizondoko Baztan pilotalekuan, larunbatean 17:00etan hasiko den jaialdian.

Azaroaren 2an Leitzan, txapelketa mistoko eta emakumeen 480 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dituzte eta azaroaren 9an Lesakan, bi kategoria hauetako bigarren jardunaldiak jokatu eta txapelak banatuko dituzte. Bi kategoria hauetan ere taldea aterako du Beti Gaztek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun