San Esteban elizan bi hileta-elizkizunetako irudiak hartu zituzten
Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarraren ’33 ezkil’ eleberrian oinarrituta, ‘Hil-kanpaiak’ filma grabatzen ari dira, Iruñeko Imanol Rayoren zuzendaritzapean (‘Bi Anai’). Nafarroan egin beharreko azken grabaketak joan den ortziralean egin zituzten Beran, San Esteba eliza inguruan eta barrenean, Zinema beltzeko istorio honetan aktore ezagunak ari dira lanean, bertzeak bertze Itziar Ituño (La casa de papel), Eneko Sagardoy (Handia), Yon Gonzalez eta Itsaso Arana. Argazkiak: Juan Mari Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.