Metrobaserri proiektuaz azalpenak emateko bilerak eginen ditu Arantzako Udalak asteazken arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 09:30

Bi bilera deialdi egin ditu: 18:00etan Eguzkialdea eta Bordalarreko auzotarrekin bilduko da eta 18:45ean Aientsa eta Azkilarreko auzotarrekin. Arantzako Udalak bilerara joateko deia egin die lau auzoetakoei.

Bertze hainbat udaletan egin duten bezala, Arantzako Udala ere Metrobaserri proiektuan sartua da. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta orohar zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta agudoena ailegatzeko pentsatua da Metrobaserri. Baserri bakoitzak bere plaka izanen du, zenbaki bat idatzia duen identifikazio plaka eta plaka hori baserriko atarian paratu beharko dute, eta noizbait etxean larrialdi kasuren bat gertatuz gero, plakan dagoen zenbaki hori adierazi beharko dute 112ra deitzen dutenean. Herritarrei egitasmoaren nondik norakoak esplikatzeko bilerak izanen dira asteazken arratsaldean eginen direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun