Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak Etxalarko zabor-gunearen egoera salatu du

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 18a, 18:39

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak Etxalarko aparkalekuko zabor-gunearen egoera salatu du. Izan ere, zabor-ontzien bueltan, trasteak iraulka agertu dira aste honetan. Asteazkenean, Facebook atariaren bidez adierazi zutenez, «ez pentsa hau astebeteko kontua denik. Gehien-gehiena arratsalde bateko kontua da. Dirudienez, herriko etxe batek garbiketak egin zituen...».

Zabaldutako oharrean, zabor-gunearen egoera egungo gizarteak duen jarreraren isla dela gaineratu zuen: «zerbait soberan badugu lehen baino lehen gainetik kendu nahi du, soluzioak azkar nahi dira ekintza horrek izan ditzakeen ondorioetan erreparatu gabe (zikinkeria, itxura txarra, bizilagunen kexak…). Agerikoa da, aldi berean, birziklatzea arazo sakona dela batzuentzat edo sekulako kontzientzia falta dutela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun