Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lesakan kontzertua eskainiko du urriaren 24an

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 21a, 06:30
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du Harriondoan ortzegun arratsean.

Ortzegunean 20:00etan hasita Harriondoa Kultur Etxean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du urriaren 24an, heldu den ortzegunean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Orkestrak berak antolatu du emanaldia, Lesakako Herriko Etxearen laguntzaz eta sarrera sei euro ordaindu beharko da. Sarrerak salgai daude Tursimo Bulegoan

Egitaraua

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Pablo Urbina zuzendariaren gidaritzapean eta Jesús Ventura oboe-jotzailea bakarlari dela joko du. Straussen ‘Concierto para oboe en Re Mayor Trv 292 36) eta Schumannen ‘Sinfonía n.2 en Do Mayor op.61’ eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun