Isidoro Fagoagaren kutxari buruzko solasaldia eskainiko dute urriaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 20a, 11:00
Isidoro Fagoagaren materialaren zaharberritzea aztertuko da.

Alicia Ancho Villanuevak, asteartean 19:00etan hasita, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen barrenean

 

El baúl de Fagoaga/Fagoagaren kutxa goiburupean, solasalddia eskainiko du Alicia Ancho Villanuevak gaztelaniaz urriaren 22an, asteartean 19:00etan hasita, Berako Beralandetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen barrenean antolatu dute solasalfia, Berako Udalaren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren finantziazioarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Uda ikastaro bat antolatu du ondoko izenburu honekin: Zentzugabekeriatik jardunbide egokietara. Ondare kulturalean egindako esku-hartzeak. Honetan kultur ondarean egindako zoritxarreko esku-hartzeak aztertuko dira (Borjako Ecce Homoa, Lizarrako San Miguel parrokiako San Jorgeren tailla, etab.) ezjakintasuna dela-eta, formazio gabezia, aholkularitza falta, zaharberritze, kontsebazio edo kudeaketa praktiken falta, etab….. Gisa berean, bertzelako esku-hartze onak ere aztertuko dira.

Honek guztiak kultur ondearearen kudeaketan jardunbide egokietara bideratzea izanen du helburu.

Berako kasuan, Isidoro Fagoagaren materialaren zaharberritzea aztertuko da, berriki egindakoa (batez ere, berak Milango La Scalan erabilitako arropak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun