Kaskezur taldeak azken diskoa aurkeztuko du ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 17a, 13:00
Kaskezur taldeak bosgarren diskoa argitaratu berri du.

Kaskezur taldeak irailean kaleratu zuten Ihesi doaz animaliak diska entzuteko aukera izanen dute urriaren 18an Berako Kataku ostatura joaten direnek. 23:00etan hasiko da kontzertua eta dohainik izanen da.

Kaskezurren bosgarren diskoa da eta taldekideek aipatu dutenez, «orain arteko lanik landu eta garbiena da». Diskoak Joseba Irazokiren Euria ari du abestiaren moldaketa bat dakar, Euria. Dani Irazokirekin jatorrizko hitzak egokitu ditu taldeak, eta doinuaren bertsio libre bat ondu du, Irazokiren beraren kolaborazioarekin. Horrez gain, Miren Narbaizak (Napoka Iria, MICE) ahotsa jarri du bi abestitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun