'Bortziriak solasean' liburu-DVDaren aurkezpena eta Dama Beltzak kantari izanen dituzte Etxalarko Kultur Egunetan

Dama Beltzak emanaldia eskainiko dute Berako abeslariak eta Lesakako musikariak ortziralean Etxalarko Kultur Etxean.

Estitxu Pinatxok eta Mikel Santxezek ortziralean 20:00etan eskainiko dute emanaldia kultur Etxean

Etxalarko Euskara Batzordeak antolatuta Kultur Egunak izanen dira urriaren 17an eta 18an. Ortzegunean, 19:00etan Bortziriak solasean liburuaren eta DVDaren aurkezpena eginen dute Kultur Etxean. Ortziralean, berriz, Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren eta Mikel Santxez musikari lesakarraren eskutik Dama Beltzak kantaldia eskainiko dute 20:00etan Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun